Forondan bidaiarien hegaldiak jartzeko eskatu dute

Herenegun eten zituzten hegaldiak, baina Arabako Diputazioa berriro jartzearen alde dago

Ryaniarren hegazkin bat Forondan. J. RURIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Forondako aireportuan berriro ere bidaiarientzako hegaldiak izatearen alde dago Arabako Foru Aldundia, eta horretarako neurriak hartzeko eskatu do aireportuak kudeatzen dituen AENA erakundeari. «Akordio bat lortzeko lanean ari gara, berriro ere bidaiarien hegaldiak izan daitezen. Izan ere, hori da Forondak merezi duena. Baina ezin du edozein preziotan izan, gutxieneko errentagarritasun bat lortu behar da. Hori argi daukagu», adierazi zuen, atzo,Arabako Foru Aldundiko bozeramaile Claudio Rodriguezek.

Herenegun eten zituzten bidaiarientzako hegaldiak Forondan. Madrilera zihoan hegaldi bat izan zen aireratzen azkena. Baina dagoeneko hainbat enpresaren proposamenak jaso dituzte, berriro ere ezartzeko. Aireportuaren sustapena egiten duen VIA erakunde publikoa—Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Arabako Merkataritza Ganbara daude bertan—ari da horiek aztertzen. Rodriguezek, ordea, ez du enpresa eta proposamenhorien inguruko xehetasunik eman nahi izan: «Espero dugu enpresak fidagarriak izatea, eta ez gu engainatzen saiatzea».

Horren harira, Rodriguezek Ryanair konpainiarekin gertatutakoa ekarri nahi izan du gogora. 2007an aire konpainia horrek erakunde publikoen diru laguntzak jaso zituen, Londres eta Dublinera hegaldiak eskaintzeko. Baina handik gutxira bertan behera utzi zituen. «Egoera horrek ezin du errepikatu, eta erabakiak patxadaz hartu behar dira».

Rodriguezek gogorarazi nahi izan du, gainera, AENAk duela hegaldien ingurukoazken ardura. «Erakunde horri ere bere ekarpena egiteko eskatzen diegu, Forondak bidaiarientzako hegaldiak izatea merezi baitu. Oso ondo egituratuta dago, eta teknikoki behar bezala egokitua».

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Eneko Goiak iragarri du Lurraldebusek autobus zerbitzuak eskainiko dituela Zarautzetik eta Eibarretik (Gipuzkoa) Loiuko aireportura (Bizkaia). Apirilaren 1ean jarriko dute martxan zerbitzua, eta Goiak emandako datuen arabera, egunean lau autobus irtengo dira herri bakoitzetik. Dena den, ez du zehaztu ordutegia. Hegaldien ordutegiaren arabera egongo daGaur egun Lurraldebusek eskaintzen du halako zerbitzu bat, baina Donostiatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.