Fortunato Agirre omendu dute, 75. urtemugan
TAXOARE. Fortunato Agirre omendu zuten atzosenideek eta EAk, Lizarrako alkate eta EAJren Napar Buru Batzarreko kide izandakoaren fusilamenduaren 75. urtemugan. Ekitaldi xume batean, EAko Koldo Amezketak esan zuen «Nafarroan askatasuna eta ideiak defenditzeagatik eta Francorengana ez lerrokatzeagatik hil zituzten guztiak» omendu nahi izan dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu