Foru diputatu guztien agerraldia eskatu du EAJk Gipuzkoako Batzar Nagusietan

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundia eratu zenetik ehun egun bete direnean, EAJko batzarkide taldeak foru diputatu guztien agerraldia eskatu du, «departamentu guztietako ildo nagusiak zeintzuk izango diren azal dezaten». Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok adierazi duenez, Martin Garitano diputatu nagusiak ez du oraindik azaldu zein den haren lantaldearen gobernu programa. «Agerraldi eskaerarekin, Gipuzkoako gizarteak dituen erronka nagusiak nola kudeatuko dituzten jakin nahi dugu», adierazi du komunikabideei igorritako ohar batean. Diputatu nagusi ohiak kezka berezia azaldu du Gipuzkoa Aurrera egitasmoaren inguruan. Guztira, 88 ekimen aurkeztu ditu Batzar Nagusietan. Ekimen horietan «foru departamendu guztietako gaiak» jorratzen direla jakinarazi du EAJk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.