Maiatzeko foru eta udal hauteskundeetan Espainiako Alderdien Legea "hitzez hitz" beteko dela agindu du Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak, Mariano Raxoi PPko buruzagiari erantzunez Espainiako Kongresuan egindako agerraldian. Hain zuzen ere, Batasunak boz horietan parte hartzea galarazteko zein neurri hartuko dituen galdetu dio Raxoik, eta Zapaterok ihardetsi dio legea beteteraztea dela bere erronka: "Legea betetzea eta legea betearaztea".
Horrenbesstez, hartarako eskumena duten erakunde juridikoei legea zorrotz betearaz dezatela aginduko diela azaldu du, Estatuaren zerbitzu juridikoei, Barne Ministerioari zein Estatuko Fiskaltza Nagusiari.
Politika
Foru eta udal hauteskundeetan Alderdien Legea "hitzez hitz" beteko dela esan du Zapaterok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu