Francisco Briones Forum Filatelicoko administrazio kontseiluko presidentea eta Miguel Angel Hijon Santos, Agustin Fernandez Rodriguez zein Francisco Jose Lopez Gilarte kontseiluko kideak dira Grande Marlaskaren aginduz espetxean sartu dituztenak.
Bezeroei iruzur egiten dietelakoan eta porrot egoteko zorian daudela argudiatuta Afinsa eta Forum Filatelico inbertsio enpresen aurkako operazioan atxilotu dituzte guztiak Espainiako segurtasun indarrek. Afinsako bost buruzagik atzo deklaratu zuten epailearen aurrean, eta espetxeratzea erabaki zuen. Gaur Forum Filatelicokoen txanda izan da, eta deklaratu duten bost goi karguetatik lau kartzelan sarrarazi ditu. Bostgarrena, Juan Macia Mercade, aske utzi du, baina bi astean behin bere buruan epaitegian aurkeztu beharko du.
Grande Marlaskak agertu duenez, delituen larritasunagatik —6 urteko espetxe zigorra osatuko lukete espetxeratuei egozten dizkieten finantza arloko delituek—, eta ihes egiteko arriskuagatik sarrarazi du kartzelan.
Afinsaren eta Forum Filatelicoren ustezko iruzurrak Hego Euskal Herriko 20.000 bat herritarri eragingo lieke.
Forum Filatelicoko lau arduradun ere kartzelan sartu dituzte
Forum Filatelico inbertsio enpresako zuzendaritzako lau kide espetxeratzeko agindu du bart goizaldean Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Iruzur delitua, dirua zuritzea, administrazio desleiala eta insolbentzia zigorgarria leporatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu