Lehengo ostiralean Barañainen (Nafarroa) liskarrak izan ziren lagun batzuen eta udaltzainen eta foruzain baten artean, eta azken horrek pistola atera zuela aitortu du gaur Foruzaingoak. "Erasoa" jaso zuelako atera zuen arma foruzainak.
Festetako kontzertu batean "ezker abertzaleak" egindako protesta batez foruzaina bere arduradunei informazioa pasatzen ari zela gertatu zen iskanbila. "Kontzertuko gunetik aldendu egin zen foruzaina, eta pertsona batzuek inguratu eta eraso egin zioten. Telefonoa kendu zioten, eta foruzaina hori berreskuratzen saiatu zen", dio Foruzaingoak. "Ondoren, herritik irten zuen, baina pertsona haiek segika izan zituen. Polizia zela esan zien, eta pistola atera zuen. Erasotzaileek, ordea, harrika jardun zuten. Foruzainak pistola ez erabiltzea erabaki zuen".
Udaltzain batzuek lagundu zioten ondoren, eta handik aldegitea lortu zuten. Foruzaingoak dio udaltzainek ere "erasoak" jaso zituztela.
Ustezko erasotzaileak identifikatu nahian dabiltza orain.
Foruzain batek pistola atera du Barañaingo festetan, "erasoa" jaso ondoren
"Ezker abertzalearen" protesta batez bere arduradunei informazioa pasatzen ari zela gertatu zen iskanbila, Foruzaingoak dioenez. Ez zuen arma erabili.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu