Gomazko pilotak "bezain oldartzaileak" ez diren beste tresna batzuk erabiliko ditu Nafarroako Foruzaingoak, aurki. Gomazko pilotak erabiltzeari utziko dio urtea amaitu aurretik, Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne gaietako kontseilariak berretsi duenez. Tresna horiek "eskuratzeko prozesuan" daude orain.
Nafarroako Gobernuan dauden lau alderdiek adostutako programan jasotzen zen gomazko pilotak baztertzea, Baumontek komunikabideei adierazi dienez.