Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi dutenez, duela gutxi Tuterako komisariako foruzainek kamioilari bat salatu dute gidatzen ari zela haur jaioberri bati bularra emategatik. Bi salaketa jarri dizkiote, zehazki: haurra besoetan eramateagatik, eta ez derrigorrezkoa duten eserlekuan, eta kamioiaren leihoetan errezelak eramateagatik.
Beste gidari batek ohartarazi zituen foruzainak. Telefono dei horretan beste gidari horrek azaldu zuen Ebroko autobidean kamioi bat mugimendu arraroak ari zela egiten, eta gidaria haur bati bularra ematen ikusi zuela. Foruzainek kamioia aurkitu zutenean geratu egin zuten, eta emakumeak aitortu zien bidean gidatzen ari zela bularra ematen ari zitzaiola haurrari.
Gainera, kamioilariak gortinak zabalik zeramatzan gidatzen ari zen bitartean, eta horrek gidatzeko ikusmena murrizten zion. Kamioilariak isunak momentuan ordaindu zituen, eta senide batzuk haurra jasotzera joan ziren. Horren ondoren, kamioilariak bidean aurrera segitu zuen.