EAJk bost urteko luzamendua eskatuko du fracking teknikarentzat, eta bien bitartean, haustura hidraulikoa aztertzeko batzorde zientifiko bat eratzea nahiko luke Eusko Legebiltzarrean. Orotara bederatzi emendakin aurkeztu dizkio haustura hidraulikoa debekatu nahi duen herri ekimen legegileari. Gaur da zuzenketak aurkezteko azken epea.
EH Bilduk, PSEk eta UPDk ere aurkeztu dituzte beren zuzenketak. Lehen biek bat egin dute herri ekimen legegilearekin eta haustura hidraulikoa debekatzearen alde daude. UPDk ostera, ez du halakorik eskatu, baina teknika zorrotz aztertzea eskatuko du.
PPk, berriz, zuzenketarik ez aurkeztea erabaki du.
Herri ekimen legegileak 100.000 sinadura baino gehiago lortu zituen haustura hidraulikoa egitea debekatzea eskatzeko.