Ingurumena

'Fracking'-a debekatzeko konpromisoa hartu du PSOEk

PPk gehiengoa galtzean haustura hidraulikoaren kontrako neurriak indarrean jarriko dituela hitzeman du, Espaniako Kongresuko oposizioko alderdi gehienekin batera. EAJk ez du bat egin.  

Frackingaren kontrako protesta bat, Ugaon, iazko udan. JON HERNAEZ, ARP
Oihan Vitoria.
2014ko maiatzaren 14a
07:29
Entzun

Lur azpitik gas ez-konbentzionala eskuratzeko teknologiaren erabilera galarazteko bidea hartu dute Espainiako Kongresuko oposizioko taldeek. Ezezkoa eman diote fracking-ari, eta adierazpen bat sinatu dute hogei bat talde ekologistarekin, Eredu Energetiko Berri Baten Aldeko Plataformak bultzatuta.

Indar politiko gehienek babestu dute egitasmoa. PSOE, Amaiur, Geroa Bai, ERC, Izquierda Plural eta Equo haustura hidraulikoaren aurka agertu dira, besteak beste. Ohar argia egin diote gobernuari: gasa erauzteko teknika hori bertan behera utziko dute PPk gehiengoa galdu orduko. EAJk, CIUk eta UPNk, aldiz, ez dute adierazpena babestu.

Substantzia ez-konbentzionalak —gas naturala eta petrolioa, batik bat— ateratzeko teknika debekatu nahi dute, segurutzat ez dutelako. Teknikaren arriskuak salatu dituzte, osasunerako eta ingurumenerako "kaltegarriak" diren gehigarri kimikoak erabiltzen dituelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.