Haustura Hidraulikoa

'Fracking'-aren aurkako ekinbide legegileak erronka handitu du

30.000 sinadura lortuta, Eusko Legebiltzarrak eskatu dizkion halako bi lortzeko helburua finkatu du. Etzi haustura hidraulikoaren aurkako mendi martxak egingo dituzte.

Fracking Ez taldearen agerraldia. ARGAZKI PRESS
Jon Rejado.
2014ko uztailaren 29a
13:21
Entzun

Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak haustura hidraulikoaren aurkako herri ekinbide legegilea eztabaidatu beharko du. Fracking Ez plataformak jakinarazi du eskatu zizkioten 30.000 sinadurak bildu dituela. Ordea, eskatu zizkioten sinaduren halako bira heltzeko helburua zehaztu du, “ezezkoak duen benetako bultzada” erakusteko. 

Plataformako kideek irailaren 13an aurkeztuko dituzte herri ekinaldi legegileari babesa eman dioten sinadurak, eta, hori baliatuta, jai bat egingo dute egun horretan.

Bitartean sinadurak biltzeko lanean jarraituko dutela jakinarazi dute plataformako kideek, baita gasa erauzteko teknika horren aurkako ekintzak prestatzen.

Testuinguru horretan, eta azken bi urteetan egin bezala, mendi martxak antolatuko dituzte ostegunean, uztailaren 31n. Martxak Gorbeiara eta Urbiako zelaietara izango dira, eta mendi federazioekin elkarlanean antolatuko dituzte.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.