1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen langileen mobilizazio batean bost behargin hil zituela-eta, Eusko Legebiltzarreko Batzorde Bereziak hamalau lagunek horretaz legebiltzarrean bertan deklaratzeko eskatu du gaur. Batzordeko talde denek egin dute horren alde, PPk izan ezik.
Hamalau lagun haien artean daude Manuel Fraga Iribarne Espainiako Gobernuko orduko Gobernazio ministroa, Rodolfo Martin Villa Sindikatu ministroa eta Alfonso Osorio Presidentzia ministroa.
Agerraldiok martxoan eta apirilean izan daitezke. Dena den, baliteke idatziz ere egin ahal izatea deklarazioak.
Poliziak beste ehunen bat langile zauritu egin zituen 1976ko martxoaren 3 hartan, greba orokor batean.
Politika
Fragak eta Martin Villak 1976ko martxoaren 3az deklaratzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Espainiako Poliziak bost langile hil zituen orduan Gasteizen, eta biak Gobernuko ministro ziren. PPk ez beste denek egin dute agerraldiaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu