Francisco Javier Eneriz, Nafarroako Ararteko berria

UPNren eta CDNren botoekin hautatu dute eta Maria Jesus Arandaren lekua hartuko du.

2007ko martxoaren 15a
12:52
Entzun
Nafarroak badu Ararteko berria: Francisco Javier Eneriz. UPNren eta CDNren botoekin hautatu dute gaur Legebiltzarrean. Eneriz zen hautagai bakarra (aipatutako bi alderdiek aurkeztu zuten martxoaren 5ean), eta gaur aldeko 26 bozka izan ditu; txuriz 21 boto izan dira eta bat baliogabea. Oraingoan hautaketa sistemaren aldaketa egon da eta oposizioa ez dago ados, Ararteko berria aukeratzeko boto gutxiago behar izan direlako.

Maria Jesus Arandaren lekua hartuko du Enerizek. 2001etik egon da kargu horretan Aranda.

Ararteko berria Iruñean sortu zen, 1959an, eta Zuzenbidean doktorea da. Nafarroako Gobernuko funtzionaria da, eta gaur egun Nafarroako Administrazio Publikoetako Modernizazio eta Estudio Zerbitzuetako zuzendaria da. 1991tik konfiantzako postuetan egon izan da Juan Cruz Alli, Javier Otano eta Miguel Sanz lehendakarien gobernuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.