Frankismo garaiko euskara andereñoak Sabino Aranako saridunen artean

2007ko urtarrilaren 17a
18:52
Entzun
Gaur jakinarazi dute zein izango diren Sabino Arana Fundazioko 2006ko saridunak, eta horien artean daude frankismo garaiko euskara andereñoak. Fundazioko kideek esan dutenez, 200 andereño pasa daude hala erregistratuta, eta Euskal Herriko lurralde denetako ordezkariak izango dira ekitaldian. Hain zuzen, urtarrilaren 28an banatuko dituzte sariak, Bilbon, Arriaga Antzokian.

Beste saridunak: Aranzadi zientzia elkartea, Azti-Teknalia teknologia zentroa, Kepa Junkera musikaria, eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.