euskal herria

Frankismo osteko alkateen mugimendua gogoratuko dute igandean Etxarri Aranatzen

2012ko urtarrilaren 11
11:58
Entzun

1976ko uztailaren 21ean sortu zen Bergaran Hego Euskal Herriko alkateen mugimendua, eta 1977ko urtarrilaren 16an Etxarri Aranatzen Udalak deituta egindako ekitaldi nazionala ere entzutetsua izan zen. 35 urte pasatu dira harrezkero, eta Etxarri Aranazko Udalak hura gogoratzeko ekitaldia antolatu du igande honetarako (12:00).

Bergaran, 67 alkatek eta ehunka hautetsi eta herritarrek bost aldarrikapen nagusirekin bat egin zuten: Nafarroaren parte-hartzea, euskararen ofizialtasuna, foruak, amnistia eta Estatutuaren aldarrikapenekin. Ildo beretik jo zuten Etxarri Aranazko ekitaldian.

Alkateen mugimendu hura frankismoa amaitu zenean sortu zen. Gainera, 1976an foruen deuseztapenaren ehungarren urteurrena bete zen. 

"Orduko aldarrikapenek indarrean jarraitzen dute, sekula baino gehiago, gaur egun Euskal Herria garai berri baten aurrean baitago", dio Etxarri Aranazko Udalak. Bihar emango ditu igandeko ekitaldiko xehetasunak, prentsaurreko batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.