Azkoiengo Argako parkean sortu dute harriz eratutako eskultura, 1936ko gerran eta Frankismoan errepresaliatutako emakumeak omentzeko. Patxi Fuertes, Angel Iribarren eta Javier Baztanena da lana, eta bertan hiru emakume ageri dira zuhaitz bat irudikatzen duen figura baten inguruan.
Oroimenaren Aldeko Emakumeak elkarteko presidente Josefina Camposen hitzartzearekin ekin diote ekitaldiari, eta Camposek berak inauguratu du, Juan Castillo alkatearekin batera, plaka bat. Halaber, bertan izan da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilaria.