Politika

Frankismoak fusilatutako azken lagunak omendu dituzte

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak frankismoak gaur 31 urte fusilatutako bost lagunen omenezko ekitaldia egin du Zarauzko (Gipuzkoa) hilerrian. Komunikabide ugari, hainbat herritar eta Juan Paredes Manotas =iTxiki=i zenaren senideak hurbildu dira Zarauzko hilerrira.

2006ko irailaren 27a
17:55
Entzun
Memoria eginez, justizia eginez lelopean egingo dituzten jardunaldietako lehen ekitaldia izan da goizekoa. Arratsaldean, Derion (Bizkaia) eta Gasteizen ere ekitaldiak egingo dituzte.

Juan Paredes Manotas Txiki, Angel Otaegi, Jose Humberto Baena Alonso, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo frankismoak fusilatutako azken bost lagunak omenduko ditu Ahaztuak 1936-1977 elkarteak jardunaldi horietan. Ahaztuak elkarteko kideen hitzetan, «balio demokratiko eta errepublikarren alde borroka egin zutenen memoria historikoaren aldeko» jardunaldiak izango dira. Gaurko omenaldien ostean, urriaren 3an amaituko dira ekitaldiak, Bilbon.

Zarauzko hilerrian egin den omenaldian Ahaztuak elkarteko Martxel Alvarezek Txiki, Otaegi eta FRAPeko kideak Espainiako Gerran frankismoaren aurka borrokan aritutako gudari errepublikarrekin eta gerraostean "erregimen faxista" deusezteko borrokan jardundako makiekin alderatu ditu.

Omenaldian izan diren lagunek, Eusko Gudariak abestu dute Txikiren hilobiaren aurrean. Argazkian, Maria Manotas, Txikiren ama, ukabila altxata Eusko Gudariak abesten ari da, semearen hilobiari begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.