Frankismoaren apologia egiteagatik, Ahaztuak 1936-1977 eta EHGAM elkarteek bi argitalpenen kontrako salaketak jarriko dituzte EAEko Justizia Auzitegian, eta horiekin eman diote hasiera ekimenari. Helburua: halako salaketak jartzea sustatzea. "Erregimena goratzea saihestu nahi dugu; izan ere, bere inpunitatea astakeria da eta memoria historikoaren errekuperaziorako zentzurik gabekoa", esan dute gaur, Bilbon, ekimenaren aurkezpenean.
Salaketak pertsonalki jarri ahal izango dira, gaurtik, eta Ahaztuak 1936-1977 eta EHGAMek politikariei eskatu diete ekimenarekin bat egiteko. "Orain ikusiko da marketina den haiena edo ez".
Argitalpen haietako bat, militar batzuek, militar ohi batzuek eta haien senideek arazoaren 14an ateratako manifestu bat da, frankismo garaiko ekintza asko goratzen dituelako. Beste argitalpena: frankismoari goratzarre egiten dion egutegi bat, Madrilgoa.
Bultzatzaileek esan dute Italian eta Alemanian, adibidez, debekatuta dagoela faxismoaren aldeko adierazpenak egitea. "Aldiz, Espainiako Estatuan —frankismoak milaka lagun hil zituen, milaka lagun kartzelatu, eta beldurraren eta heriotzaren erregima ezarri zuen— frankismoa goratzea baimenduta dago eta diru publikoz finantzatua ere bai, Francisco Franco Fundazioarekin gertatzen den bezala".
Politika
Frankismoaren apologia egiteagatik salaketak jarriko dituzte
Ahaztuak 1936-1977 eta EHGAM elkarteek frankismoaren kontrako ekimena aurkeztu dute eta bi argitalpenen aurkako salaketekin emango diote hasiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu