FRANKISMOAREN AZKEN FUSILATZEEK 40 URTE

Frankismoaren azken fusilatuak omenduko dituzte Tolosan

Ostegunean, Septiembre del 75 —75ko iraila— dokumentala eskainiko dute kultur etxean, eta ostiralean omenaldi ekitaldia egingo dute kultur etxean bertan.

2015eko irailaren 29a
14:58
Entzun

Bi ekitaldiak 20:00etatik aurrera egingo dituzte. Ostiralekoan, Manuel Blanco Txibite FRAPeko kideak eta Mikel Paredes Manot Jon Paredes Manot Txiki zenaren anaiak hartuko dute parte. Tolosako Cecilia G. de Guilarte Foro Errepublikanoak antolatu du omenaldia.

Igandean bete ziren 40 urte Espainiako Estatuak ETAko kide Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria, eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituenetik. Hainbat omenaldi egin dizkiete egunotan; tartean, Iruñean, Zarautzen eta Madrilen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.