Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, frankismoaren biktimei omenaldia egin diete gaur eguerdian Bilbon. Gonbidatu bereziak izan dituzte, gainera, aurten: Sartagudako (Nafarroa) ordezkaritza bat, Francoren aldekoek herritarren %10 hil baitzituzten herri hartan altxamendua hasi eta segituan. Horregatik, "alargunen herria" deitzen zaio Sartagudari, eta gertakari latz horiek ez ahazteko eta hildako guztiak oroitzeko Memoriaren Parkea eraikitzen ari dira.
Hain zuzen ere, Ahaztuak-ek parkearen proiektua amaitzeko falta zaien dirua biltzen laguntzeko konpromisoa hartu du Sartaguda Alargunen Herria Elkartearekin. Engaiamendu horren adierazgarri,Larraitz Cisnero txupineraren bidez dirulaguntza eman dio Ahaztuak-ek elkarteko kide bati.
Frankismoaren biktimei omenaldia egin diete Bilbon
Ahaztuak elkarteak antolatuta egin da ekitaldia, bigarren urtez jarraian, eta Sartagudari gonbidapen berezia egin ziotenez, hango ordezkaritza batek ere parte hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu