Espainiako Ministroen Kontseiluak aurkeztu duen Memoria Historikoaren Lege Proiektuak biktimak eta diktadurari hasiera eman ziotenak maila berean jartzen dituela kritikatu dute Ahaztuak 1936-1977, Geureak 1936, Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak eta EAE-ANV eta Izquierda Republicana alderdiek. Frankismo garaiko epaiketak eta ezarritako zigorrak ez direla baliogabetzen salatu dute biktimen elkarteek agerraldian.
Joan den uztailaren 28an onartu zuen gobernuak proiektua. Horren arabera, gerrako biktimek, frankismoaren errepresioa jasan zutenek eta euren familiako kideek aitorpen publiko baten bidez ordain morala jasotzeko aukera izango lukete. Biktimek, ordea,justizia eza eta PSOE legea arinduz joan izana salatu dute.
Bestalde, gaineratu dute, gobernuaren proiektuak iragartzen dituen laguntza ekonomikoak eta pentsioak ez daudela kaltetu guztiei zuzenduak. Garai hartan desjabetu zituzten ondasunak itzultzeko ez dela aipamenik egiten ere kritikatu dute.
Memoria historikoa
Frankismoaren biktimek ausardia falta leporatu diote PSOEri
Espainiako Gobernuak 1936ko gerrako kaltetuei ordain morala emateko prestatu duen Lege proiektuaren aurka agertu dira Frankismoaren biktimen elkarteak. Espainiako Legebiltzarrean proiektua ez babesteko eskatu diete euskal alderdiei gaur Bilbon egin duten prentsaurrekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu