Euskal herria

"Frankismoaren inpunitatearen" aurkako elkartea sortu dute

Frankismoaren errepresioa bere larrutan pairatu zuten arren bizirik dauden 50 bat euskal herritarrek Goldatu elkartea sortu dute; Francoren Diktadura Garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen elkartea. Francoren errepresioa zuzenean jasan zuten "milaka eta milaka errepresaliatu" bildu nahi dituzte; haien testigantzak ezerezean gera ez daitezen. 

2012ko urtarrilaren 27a
18:34
Entzun

Frankismoaren errepresioa bere larrutan pairatu zuten arren bizirik dauden 50 bat euskal herritarrek Goldatu elkartea sortu dute; Francoren Diktadura Garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen elkartea. "Frankismoaren inpunitatearen aurka borrokatzea" dute helburu nagusi.

Horretarako, 1960 eta 1977 urte artean Francoren errepresioa zuzenean jasan zuten "milaka eta milaka errepresaliatu" bildu nahi dituzte; haien testigantzak ezerezean gera ez daitezen. Horrela egin nahi diete aurre "azken urteetan Frankismoaren historia eraldatzen saiatu" direnei. Garai hartako basakeriak ezkutatu eta "inpunitatez" janzten ari direnei. "Bizi garelako kontatu nahi dugu gure historia, gure benetako historia, gal ez dadin", azaldu du taldeko sustatzaile nagusietakoa den Josu Ibargutxik.

Taldea osatu, hamar puntuko manifestua egin, eta gaur aurkeztu dute elkartea hedabideen aurrean, kide gehiagorengana iristeko helburuz. 60 eta 70. hamarkadetan frankismoaren aurka borrokatu ziren talde askotako kide historikoak bildu dira gaurko agerraldian; besteak beste, Periko Solabarria, Jose Luis Etxegarai, Begoña Berga, Sabin Arana, Jose Ramon Castaños Troglo eta Juan Mari Zulaika, beste 40 bat kiderekin.

Multzoa zabaltzen hasi nahi dute orain, eta beraz, "garai hartan errepresaliatu izandako guztiei, edozein alderdi eta sentsibilitateetakoa izanik ere frankismoaren aurkako lanean jarraitu nahi dutenei", hurbiltzeko deia luzatu diete. www.goldatu.org web orrian sartu, ekimenari buruzko informazioa eskuratu, eta atxikimendua emateko aukera dago.

Hamar puntuko manifestuan bildu ditu elkarteak helburu nagusiak

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.