Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak frankismoaren biktimak izan dituzte gaur gogoan, eta omenaldi bat eskaini diete iaz Donostian agertu ziren zazpi pertsonen gorpuzkinak gogora ekarriz. Biktima horien "memoria eta duintasuna" aldarrikatu dute, gainera, iraganean argitu gabe geratu zirenak argitzeko eskatzeko eta justizia egiteko.
Markel Olano aldun nagusiak eta Odon Elorza alkateak Gipuzkoako hiriburuko II. Errepublika enparantzan hilarri bat jarri dute, Urumeako autobidea egiteko lanetan agertu ziren zazpi fusilatuen oroimenez. Ekitaldian parte hartu dute Millan Zabala gauzainaren eta Jose Zubiarrain basozainaren senideek, horienak baitira identifikatu ahal izan zituzten gorpuzkin bakarrak.
Zazpi pertsona horiek Burnizko Zubiaren inguruan fusilatu zituzten 1936ko irailean. Aurreskua dantzatu dute gaur goizean horien omenez, eta Ramon Carrera eskultoreak egindako hilarria paratu dute. Ekitaldian Olanok 1936ko Gerran desagertu ziren 2.000 euskal herritarren memoria berreskuratu behar dela esan du, "frontetik kanpo hil zituztenena".
Memoria HISTORIKOA
Frankismoko biktimak omendu dituzte gaur Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak
Urumeako autobidea egiten ari zirela iaz agertu ziren gorpuzkinak gogoan, tartean Millan Zabala gauzaina eta Jose Zubiarrain basozaina, hilarri bat jarri dute II. Errepublika enparantzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu