Frankismoaren garaian “estatuaren aparatuek diseinatutako eta gauzatutako krimenen biktimek egia, justizia eta ordaintzarako eskubidea” dutela esan dute Europako Parlamentuko 30 diputatu inguruk, Espainiako Gobernuari zuzendutako adierazpen batean. Estatu kolpetik 77 urte igaro direnean, “Espainian justiziarik aurkitu ez izana” gaitzetsi dute. Hartara, krimenok ikertzeko Egiaren Batzorde bat sortzeko eskatu diote Mariano Rajoyren exekutiboari.
EAJ eta Aralarreko eurodiputatuek sustatu dute adierazpena, PSOE, IU, ICV eta CiUkoekin batera. 11 estatuko diputatuek sinatu dute; lau talde politikoko kide dira: sozialdemokratak, liberalak, Europako ezker batua eta berdeak.
Gizartea
Frankismoko krimenak ikertzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari 30 eurodiputatuk
77 urteren ostean, biktimek “justiziarik aurkitu ez izana” gaitzetsi dute adierazpen batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu