Galiziako Gobernuko presidente ohi eta Frankismo garaian Espainiako ministro izandako Manuel Fraga epaitzeko eskatu du Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Batzordeak. Batzordeak uste du Fragak erantzukizuna izan dezakeela Frankismo garaian egin ziren krimenetan.
Argentinak Vigon (Galizia) duen kontsulatura txosten bat eraman du batzordeak, Fragak Francoren gobernuetan izandako ardurak azalduz. Izan ere, Argentinako Marina Servini epaileak Frankismoko ministroen inguruko datuak eskatu ditu, horiek aztertzeko. Batzordeko hainbat kidek adierazi dutenez, Fragak Frankismoan 35 urtez izan zituen zereginak zehaztu dituzte txostenean. Hain zuzen, 35 urtez Frankismoan erantzukizunezko postuak izateak erakusten du Fragak «ardurak» izan zituela gobernuan, batzordeko kideen arabera. Espainian Frankismo garaian 115.000 pertsona desagertu zirela ohartarazi dute, eta erantsi dute Argentinako justizia«itxaropen bakarra» dela krimenen erantzuleak epaitzeko.
Frankismoko krimenekin lotura duelakoan, Fraga auzipetzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu