Ekitaldi bat egin dute Europako Parlamentuan, eta bertan izan dira Frankismoko krimenen biktima izan zirenen hainbat elkarte; tartean Josu Ibargutxi, Martxoak 3ko biktimen izenean. Europarlamentari ugari ere izan dira; besteak beste, Josu Juaristi (EH Bildu) eta Izaskun Bilbao (EAJ).
Argentinan Frankismoko krimenen kontra abiatutako kereilari bultzada ematea eta Frankismoaren "zigorgabetasuna" salatzea izan da ekitaldiaren helburua.
Carlos Slepoy Argentinako epailea ere bertan izan da —hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk—, eta ziurtzat jo du "Espainiaren aurkako epaiketak" egitea ahalbidetuko duen testuinguru bat sortuko dela.
@AU_Contrapoder@MarinaAlbiol@Josu_Juaristi@ernesturtasun. Si. trabajando juntos también.https://t.co/Atrom8hyyc
— Izaskun Bilbao (@IzaskunBilbaoB) March 3, 2015