Memoria

Frankismoko zigor espetxe batean hildako senitartekoaren gorpuzkinak jaso ditu Urduñako familia batek

Valdenocedako kartzelan (Burgos, Espainia) hil, eta desagertuta zeuden hamabost lagunen gorpuzkinak berreskuratu dituzte. Gerra garaian eta ondorenean espetxe gogorrenetakoa izan zen, eta ehundik gora lagun hil ziren.

2010eko martxoaren 6a
18:28
Entzun
David Diez Guinea urduñarraren senitartekoek gaur jaso dituzte haren gorpuzkinak, 60 urtetik gora hilotza non zegoen jakin gabe egon ondoren. Izan ere, Valdenocedako Zigor Espetxean Hildakoen Senideen eta Lagunen Elkartearen ekimenez 1938tik 1943ra bitartean frankismoaren kartzelarik gogorrenean hildako 15 lagunen gorpuzkinak berreskuratu dituzte, eta gaur jaso dituzte senitartekoek, Madrilgo Ateneoan egindako ekitaldi batean. Esan bezala, haietako bat David Diez Guinea euskal herritarra zen; besteak, espainiarrak, batik bat, Gaztelakoak eta Andaluziakoak. Errepublikaren alde aritzeagatik espetxeratu zituzten guztiak.

Agertu dutenez, guztiz bizi baldintza gogorretan edukitzen zituzten presoak Valdenocedako kartzelan eta 153 hil ziren espetxean bertan martxan egon zen 5 urteetan. Beste hainbat, berriz, desagertu egin ziren, eta uste dute espetxetik atera, hil eta Ebro ibaira botatzen zituztela.

Agrupación de Familiares y Amigos de Fallecidos en la Prisión de Castigo de Valdenoceda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.