36ko gerra

Frankistek fusilatutako 86 lagunen gorpuak aurkitu dituzte Aragoin

Magallon herriko hilerrian topatu dituztenen artean asko euskal herritarrak ziren, tartean Buñuelgo 26 eta Irungo bat. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak ari dira hilotzak ateratzen.

2009ko otsailaren 19a
19:21
Entzun
1936ko gerran frankistek fusilatutako 86 lagunen gorpuak aurkitu dituzte gaur Aragoiko Magallon herrian (Espainia). Hilerrian topatu dituzte, eta horietako asko euskal herritarren gorpuak direla azaldu dute Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Nafarroako Fusilatuen Senideetako ordezkariek. Haien artean 26 Buñuelgoak (Nafarroa) dira, eta beste bat Irungoa (Gipuzkoa).

Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologoek 86 horietako hamar hilotzen hondakinak atera dituzte gaur goizean, eta lanean segitzen dute, guziak atera arte. Eskuindarrek 36ko gerran fusilatu eta hilobiratu zituzten horietako baten izena eman dute, gainera: Irungo Justo Inbert deitutako gizonezkoa zen, eta haren senitartekoen bila hasi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.