Gizartea

Frankisten gurutzea kentzen ari zirenean, bi lagun zauritu dira Larrabetzun

Kamioi batek tiraka bota dute gurutze erraldoia, baina ez da erori espero zuten lekura. Gurutzea nola kentzen duten ikustera Gaztelumendira joan direnen aldera erori da, eta zauritu egin dira bi emakumezko. Bideoa albistearen barruan.

Gurutzea erori den lekua. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 10a
07:23
Entzun

Zahartuta eta baldintza txarretan zegoen Gaztelumendiko gurutze frankista erraldoia, eta hura kentzea erabaki zuen Larrabetzuko Udalak (Bizkaia). Gurutzearen harri horiekin berekin, faxisten kontra aritutako gudarien omenezko zerbait eraikitzea da udalaren asmoa.

10:30erako egin zuten deialdia gaurko. Alkateak asmoen berri eman ostean, Eusko Gudariak eta Internazionala abestu dituzte Gaztelumendira joan diren 40 bat herritarrek. Horrekin batera, gurutzea botatzeko prest zegoen kamioiak lanari ekin dio. Baina harriak ez dira joan uste zuten tokira. Bi ikusle zauritu dira; haietako bat Maria Luisa Mezo Loroño da, EAJko zinegotzia. Hiru anbulantzia joan dira, suhiltzaileak eta Ertzaintza. Zaurituak anbulantzian eraman dituzte.

Bideoa: gurutzea bota duten unea (Julen Nafarrate)

[youtube]https://youtu.be/0gPV2_xo2J0[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.