Mundua

Frantziak 128 kanpamendu desegin eta 977 ijito kanporatu ditu hilabete batean

Orain hilabete, Nicolas Sarkozyk ijitoen kanpamendu erdiak desegingo zituela adierazi zuen. Emaitza hauek presidentearen konpromisoa "betetzen" ari dela adierazten dute, Hortefeux Barne ministroaren arabera.

2010eko abuztuaren 30a
18:33
Entzun
Frantziako Gobernuak ijitoen 128 kanpamendu desegin eta 977 ijito kanporatu ditu hilabetean, Brice Hortefeux Frantziako Barne ministroak gaur prentsaurrean adierazi duenez. Uztailaren 28an, Nicolas Sarkozyk ijitoen kanpamendu erdiak desegingo zituela jakinarazi zuen, eta emaitza horiek Frantziako presidentearen konpromisoa "betetzen" ari dela adierazten dute. Barne ministroaren arabera, "indarrean dauden legeak aplikatu baino ez ditugu egiten" eta "Gobernuak egiten duena esaten du, eta esaten duena egiten".

Horretaz gain, kanpamendu horiek desegiten eta ijitoak kanporatzen jarraituko duela berretsi du, erabakia "legezkoa ez ezik, beharrezkoa" delako. Hortefeuxek behin eta berriz esan du, ez direla komunitate bat estigmatizatzen ari, baina ezin direla "begiak itxi errealitatearen aurrean". Esaterako, errumaniarrek egindako Parisko delinkuentzia ekintzak "%259 gehitu ziren urte eta erdian".

Aurreko astean, NBEk Frantziari eskatu zion ijitoak deserritzeari uzteko, eta

Arraza Bazterketa Deusezteko Batzordeak kezka agertu zuen Frantzian zabaltzen ari diren solas politiko «baztertzaileengatik»
.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.