Frantziako Gobernuak gaur berriro esan du bere iritziz errepublikako hizkuntza gutxituek ez dutela lege babesik behar -euskarak, kasu-. Luc Chatel Hezkuntza ministroa mintzatu da hala haren izenean Frantziako Parlamentuan. Armand Jung diputatuak hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena eztabaidatzeko eskatu zion Frederic Mitterrand Kultura ministroari, baina Hezkuntzako buruak erantzun du.
"Gutxiengo bati eskubide bereziak onartzea debekatzen du Frantziako Konstituzioak. Gure oinarri diren Frantziaren zatikatze ezina, frantses herritarren batasuna eta legearekiko berdintasun irizpideak eskubide berezien kontrakoak dira erabat", adierazi du Chatelek.
Gobernuaren erantzunak atsekabea eragin duela esan du Armand Jung diputatu eta parlamentuko hizkuntza gutxituen ikerketa batzordeko presidenteak.
Frantziako errepublikako "eskualdeetako" hizkuntzen kultur eta arte adierazpenak era egokiagoan kontuan hartzea hobesten du gobernuak, gaur Chatelek esan duenez. Hezkuntzari dagokionez, berriz, tokiko erakundeen ardurak garatu behar direla.
hizkuntza
Frantziak berriro dio euskarak ez duela lege babesik behar
"Gutxiengo bati eskubide bereziak onartzea debekatzen du Frantziako Konstituzioak", esan du Luc Chatel Hezkuntza ministroak Parlamentuan. Hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena eztabaidatzeko eskatu diote gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu