EUSKAL PRESOAK

Frantziak ez du espetxe politika aldatuko ETA desegiten bada ere

Frantziako espetxeetan dauden euskal presoak estatu horretako legeriaren arabera zigortuak izan direla ohartarazi du Frantziak Espainian duen enbaxadoreak.

2014ko urtarrilaren 17a
13:16
Entzun

Frantziak ez du presorik askatuko edo espetxe politika moldatuko, ETA desegin arren. Hala jakinarazi du gaur Jerome Bonnafont Frantziako enbaxadoreak Espainian. "Presoekin zer egin behar den zehatz esaten du legeriak", ohartarazi du.

Bonnafontek azaldu du epaileek erabakitzen dutela presoek non beteko duten espetxealdia, "ez administrazioak edo gobernuak".

Oroitarazi duenez, Frantziako Gobernuak Espainiakoari "elkartasun osoa" adierazi dio "terrorismoaren desagerpenean" eta, zehatzago, "ETAren desegitean eta armak ematean". ETAk jardun armatua eten izana "funtsezko aldaketatzat" jo du, eta uste du "terrorismoaren kontrako borrokaren eraginkortasunaren" ondorio dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.