Atxiloketak

Frantziak ez lituzke Etxeberria eta Larrinaga auzipetuko, Espainiaren esku azkarrago uzteko

2007ko urtarrilaren 11
19:07
Entzun
Frantziako eta Espainiako Fiskaltzak lanean ari dira, Frantziako Justiziak asteartean Azkainen (Lapurdi) atxilotuak izan ziren ustezko bi etakideak ez auzipetzeko -Garikoitz Etxeberria eta Asier Larrinaga- eta, hartara, Espainiaren esku azkarrago uzteko. Asteartean jakingo da erabakia. Frantziak inoiz ez du halakorik egin. Oraingoz, Larrinaga eta Etxeberria Paueko kartzelan sartu dituzte.

Frantziak ustezko bi etakideak auzipetzerik izango luke, polizi iturrien arabera pistola bat atzeman zietelako eta dokumentu faltsuak.

Espainiak Etxeberria eta Larrinaga bere esku uztea eskatu du, biok Zornotzan eta Atxondon (Bizkaia) Ertzaintzak topatutako 240 kilo lehergairekin zerikusia dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.