Frantzia 2002ko Japoniako eta Hego Koreako Munduko Kopan egindako hutsak errepikatzen ari da, pausoz pauso. Orduan bezala, nora ezean dabil, iparra galduta, ezinean. Ez du partidarik irabazi, eta jokatu dituen bi partidetan pattal aritu da, ideiarik gabe.
Nahitaez irabazi behar dio gaur Togori, orain lau urte bezala, final-zortzirenetatik kanpo geratu nahi ez badu. Frantziarrek suspertu egin behar dute, berandu izan baino lehen.
H multzoan
Espainiarekin batera final-zortzirenetan ariko den taldea nor izango den argituko da gaur H multzoan. Ezusterik ezean, Ukrainarentzat izango da txartela. Hiru puntu ditu, Tunisiak eta Saudi Arabiak baino bi gehiago. Beraz, puntu bat nahikoa luke sailkapena ziurtatzeko. Espainiak, berriz, ia ziurtatua du lehen postua. Saudi Arabiak astindu latza eman beharko lioke, Espainia lehena ez izateko.
2006ko Munduko Kopa
Frantziak hil ala biziko partida jokatuko du gaur Togoren aurka
Gaurko lau paridak amaituta, bihartik aurrera final-zortzirenetakoak abiatuko dira Alemanian. G eta H multzoetakoak jokatuko dira gaur. Arratsaldeko 16:00etan H multzoko Saudi Arabia 0 - Espainia 1 eta Ukraina 1 - Tunisia 0 jokatu dira. Bederatzietan, berriz, G multzokoak: Togo-Frantzia eta Suitza-Hego Korea. Frantziak nahita ez irabazi behar dio Togori final-zortzirenetatik kanpo geratu nahi ez badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu