Aitor Renteria
Lehen aldiz historian, Frantziako Parlamentuak hizkuntza gutxituen lege esparrua eztabaidatuko du. UMPko diputatu talde baten proposamenaren harian, gaurtik hasita, hizkuntza gutxituen egoera eta Frantziako legedia aztertuko dituzte. Ororen buru, diputatuek hizkuntza gutxituen lege egitasmoa osatu nahi dute 2009an bozkatzeko.
Orain artean Frantziako diputatuek eta gobernuek behin eta berriz saihestu dute eztabaida hori parlamentuan. 1982an, François Miterrand hautagai sozialistak presidente hautatuz gero euskarari ofizialtasuna onartuko ziola erran zuen. Presidente bihurtu bezain laster ahantzi zitzaion emandako hitza.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ez zuen ofizialtasuna emateko zinik egin, baina hizkuntza gutxituei lege esparru bat emateko lege egitasmo bat osatuko zuela agindu zuen. Hiru ildo ukan ditzake Frantziako Parlamentuak lege egitasmoa osatzeko orduan. Hizkuntza Gutxituentzako lege bat egin dezake, Euroituna izenpetu edo konstituzioa aldatu.
Hizkukntz normalizazioa
Frantziak hizkuntza gutxituen lege esparrua aztertuko du gaur, lehen aldiz historian
UMPko diputatu talde baten proposamenaren harian, gaurtik hasita, hizkuntza gutxituen egoera eta Frantziako legedia aztertuko dituzte. Ororen buru, diputatuek hizkuntza gutxituen lege egitasmoa osatu nahi dute 2009an bozkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu