politika

Frantziak Josu Esparza Espainiaratzeko agindua eman du

Ekin zeneko ustezko kidearen berririk ez dago duela aste batzuetatik.

2011ko azaroaren 15a
16:25
Entzun

Paueko (Frantzia) Auzitegiak Josu Esparza euskal militantea Espainiaratzeko agindua eman du gaur, "terrorismoa goratu" zuelakoan. Ekin zeneko kidea izana egozten diote. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak egin zuen euroagindu eskaera.

Frantziako Poliziak Esparza joan den irailean atzeman zuten lehen aldiz, Donibane Lohizunen, eta Justiziak baldintzapeko askatasunean laga zuen. Urrian atxilotu zuten berriro, eta atzera libre utzi zuten, baldintzekin. Poliziak dio orduan ihes egin zuela.

Espainiako Polizia urtarrilean saiatu zen Esparza atxilotzen, Ekinen kontra egindako operazioan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide da eta, mugimendu horrek jakinarazi zuenez, urtarrilaz geroztik Baionan eta Hendaian bizi izan zen, bizitza publikoa eginez.

Defentsa abokatuak Paueren erabakiaren aurkako helegitea sartzeko aukera du. Sartuko balu, auzibidea luzatu egingo litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.