gizartea

Frantziak Lapurdirako duen jarrera dela-eta AHTa "zentzugabea" dela dio trenaren aurkako plataformak

Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin abiadura handiko trenari buruzko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatu zuten eskutitz baten bidez. Ondorioz, Hego Euskal Herriko AHT proiektua Europarekin abiadura handiko konexiorik gabe geratu dela dio AHT Gelditu! Elkarlanak.

2009ko ekainaren 2a
18:45
Entzun
AHT Gelditu! Elkarlanak "Eusko Jaurlaritzari euskal Y-arekin aurrera egitea zentzugabekeria" dela eta "geldiarazteko" eskatu dio: "Jaurlaritzak hausnarketa egin behar du eta Hego Euskal Herrian AHTaren auziak sortzen duen gatazkari arrazionaltasuna jarri behar dio". AHT Gelditu! plataformaren jarrera hori pasa den larunbatean Michelle Alliot Marie (UMP) Frantziako Gobernuko Barne ministro eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) auzapez ohiak eta Dominique Bussereau Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin AHTaren inguruko proiektuaren azterketa baztertzeko eskaeraren ondotik etorri da. Pirinio Atlantiko Departamenduko eta Akitaniako prefetei eskatu diete hori, gutun bidez.

AHT Gelditu! Elkarlanak uste du Frantziako Gobernuaren jarrera horrekin Hego Euskal Herriko AHT proiektua Europarekin abiadura handiko trenaren konexiorik gabe geratu dela eta "euskal Y-a inora ez doanaren ustea sendotu besterik ez da egingo".

Abiadura handiko trenaren aurkako plataformaren arabera, Frantziako Gobernuak hartu duen erabakiak "aurkakotasun arrazoituaren eta herri mobilizazioaren bidez AHTa gelditzea posible delafrogatzen du eta egoera hori Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin erabat kontrajarrian dago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.