Ingurumena

Frantziak lege bat onartu du arto transgenikoa galarazteko

Aurrez Frantziako Gobernuak onartutako dekretuaren ildo berean dator

Erredakzioa
2014ko apirilaren 15a
07:34
Entzun

Arto transgenikoa erein ez dadin lege bat onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Debeku lege bat. EB Europako Batasunak onartua du Monsanto konpainiaren MON 810 hazia, eta horren kontrakoa da, bereziki, legea. Dekretu bidez ere ezarria zuen Frantziako Gobernuak arto transgenikoaren kontrako debekua; martxoan egin zuen, artoa ereiteko sasoia abiatu aurretik. Gero ezeztatu egin zuen erabaki hura Estatu Kontseiluak hainbat nekazariren postura kritikoaren ondorioz, eta beraz, garrantzia du lege berriak, gobernuaren postura indartzera baitator.

Zentroko diputatuek eta kontserbadoreek; horiek iraul zezaketen erabakia, gainerako alderdiek debekuaren aldeko postura argia baitzuten. Eta irabazi egin dute: izan ere, zentristak ez dira ados jarri postura bakar baten inguruan, eta kontserbadoreak, berriz, asanbleatik atera dira boza emateko garaian.

Frantziako agintariek EB Europako Batasunaren barruan legedia zorrotza bultzatu nahi dute transgenikoentzat, eta horiek debekatzea nahi duten estatuek horretarako bidea izatea nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.