Kalamua

Frantziak leundu egingo ditu kalamu kontsumoaren aurkako zigorrak

Aurrerantzean 150 eta 200 euro arteko isunak ezarriko dituzte.

Kalamua kontsumitzeagatik isunak earriko ditu Frantziak. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 25a
14:25
Entzun

Gerard Collomb Frantziako Barne ministroak jakinarazi du erabakia. Parisen helburua da egun epaitegietako mahaiak betetzen dituzten ehunka mila auzibide saihestea, eta, horretarako, kalamu kontsumoaren aurkako zigorrak leunduko dituzte. Hala, lehen auzitegietara eramateko arrazoi zena aurrerantzean isun ekonomikoekin konponduko da.

"Ez dugu despenalizatuko. Isuna jartzeak ez du esan nahi egoera eta testuinguruaren arabera zigor gogorragorik jarriko ez denik", ohartarazi du Collombek Europe 1 irratiari eskainitako elkarrizketan.

Egun Frantziako Estatuan indarrean den legediaren arabera, 3.750 euroko isuna eta urtebeteko espetxe zigorra jaso dezakete kalamua kontsumitzen dutenek. Azken urtean 3.000 pertsonatik gora zigortu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.