Frantziak "moral laikoa" irakatsiko du derrigorrezko hezkuntzan, François Hollande Frantziako presidenteak berretsi duenez. Vinvent Peillon Hezkuntza ministroak aurreratu zuen erabakia larunbatean Le Journal du Dimanche egunkarian. Irakasgaiaren nondik norakoak zehaztu gabe daude. Peillonek azaldu du hiru helburu daudela finkatuta: derrigorrezko hezkuntza osoan emango dela, ebaluatu egingo dela eta benetako espazio bat beteko duela.
Peillonek hala definitu du "moral laikoa" elkarrizketan: "Moral laikoa zuzena zer den ulertzea da, gaizkia eta ongia bereiztea; betebeharrak ulertzea baita eskubideak eta balioak ere. Ikasleengan moral unibertsalaren zantzuak txertatzea da, gizatasunean eta arrazoian oinarrituak. Arrazoitu, kritikatu eta zalantzan jartzeko gaitasuna. Frantziaren suspertzea ezin da materiala bakarrik izan, intelektualki eta moralki suspertu behar du".
Ministroak adierazi du horrek ez duela zergatik erlijioarekin talka egin. "Badago moral unibertsal bat, erlijjioen gainetikoa, eta moral horrek ezin du mindu kontzientziarik, norbanakoaren konpromisorik, ez erlijioso ez politikotik", azaldu du Peillonek.