Seignosseko (Frantziako Landak) bi etxe-saltze agentzia tirokatu zituzten atzo arratsaldean, France Bleu irratiak jakinarazi duenez. Erasoaren ondorioz, eraikinetako beirak puskatu ziren. Gainera, erasoaren tokian afitxa batzuk agertu dira Irrintzi. UMP Sarko EH ez da salgai leloarekin. Asteburu honetan UMP alderdiak udako unibertsitatea abian jartzekoa zuen Seignossen.
Izan ere, etxe-saltze agentzien aurkako erasoak ugaritu egin dira azkenaldian. Pasa den hilean Basusarriko (Lapurdi) golf zelai ondoko etxe-saltze agentzia batean lehergailu bat ezarri zuten eta inguruko hormetan Euskal herria ez da salgai idatzia zuten. Lapurdiko Angeluko golf zelaia,Arrangoitzekoa, Donibane Lohizuneko Xantako eta Ziburuko golf zelaiak ere erasotu zituzten. Euskal Herria ez da salgai dinamikaren barnean hartu zituzten bere gain golf zelaien aurka egindako erasoak. Turismoaren gehiegizko eragina gaitzetsi zuten, orduan.
gizartea
Frantziako bi etxe-saltze agentzia tirokatu dituzte, Landetan
Higiezinen enpresen aurkako erasoak ugariak izan dira azkenaldian. Eraso horiek 'Euskal Herria ez da salgai' dinamikaren barnean hartu zituzten bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu