iraken okupazioa

Frantziako bi kazetariak askatzearen truke bost milioi dolar eskatu dituzte

Kazetari Frantziarrak bahituta dituen taldeak bost milioi dolar eskatu ditu haien askatasunaren truke. Webgune batean egin dute eskaria, eta 48 orduko epea jarri dute dirua emateko. Gainera, Osama Bil Ladenek Europako agintariei egindako "bake proposamena" onartzea ere eskatu dute. Irakeko Armada Islamista deiturikoaren izenean idatzi dute komunikatua. Talde horrek bideo bat bidali zuen, lehenago, bi kazetariek irudiekin. Oraindik ez dute egiaztatu komunikatua talde horrena den edo ez.

2004ko irailaren 6a
16:35
Entzun
Bost milioi dolarrez gain, Osama Bin Ladenek Europari joan zen martxoan egindako "bake proposamena" onartzea eskatu dio Frantziari talde armatuak. Eta guzti hori egiteko, 48 ordu besterik ez.

Al Jazeera zein Al Arabia telebista kateek apirilaren 15ean zabaldu eta CIAk egiaztatu zuen bideo batean aldarrikatu zuen Bin Ladenek hiru hilabeteko menia. "Bakea" eskaini zien "musulmanei ez erasotzeko konpromisoa" hartzen zuten Europako herrialdeei. Herrialde horiek "zentzugabetzat" jo zuten Al Kaedarekin negoziatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.