Erasoa

Frantziako Defentsa ministroak Donibane Lohizunen duen etxera molotov koktel bat jaurti dute

Poliziak jakinarazi duenez, Frantziako Defentsa ministro Michele Alliot-Marierek Donibane Lohizunen (Lapurdi) duen etxera, molotov koktel bat bota zuen motoan zihoan ezezagun batek. Ostegunetik ostiralerako gauean izan zen erasoa, eta etxearen aurrean aparkatuta zegoen Frantziako Poliziaren auto bat jo zuen. Erasoak ez zuela kante handirik sortu jakinarazi du poliziak.

2005eko apirilaren 30a
12:29
Entzun
Polizia erasoa ikertzen ari da orain.

'France 2' irratiak Michele Alliot-Marieren inguruko erreportai bat eman eta handik pixka batera izan zen erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.