iraken okupazioa

Frantziako enpresaburu bat bahitu dute Bagdaden

Frantziako Atzerri ministro Philippe Douste-Blazyk baieztatu duenez, Bagdaden Bernard Planche enpresaburu frantziarra bahitu dute. Enpresaburua askatzea lortzeko, Frantziako Gobernua mobilizatu egin dela jakinarazi dute, eta Bagdadeko agintariekin kontaktuan daudela.

2005eko abenduaren 5a
13:23
Entzun
Frantziako Atzerri ministroak jakinarazi duenez, Iraketik alde egiteko aholkatu zioten Plancheri. Bertan geratzea erabaki zuenean, horrek zekarzkion arriskuen jakinaren gainean jarri zuten, eta Frantziako ordezkaritza diplomatikoarekin harremanetan egoteko eskatu. Frantziako enbaxadak egin dezakeen guztia egingo duela jakinarazi dute.

Irakeko Poliziaren arabera, Bagdad mendebaldean bahitu zuten Planche, Al Mansur auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.