Xantiana Cachenaut Oaren abokatuak eman du ebazpenaren berri, eta azaldu du aurrerantzean beste bide bat aztertuko dutela; Kasazio Auzitegian helegite bat aurkeztuko dute, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo baino lehen.
Oier Oa Donostian jaio zen, 1984an. Hura atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2009ko urrian, Segiko kide izatea leporatuta, egitekoa zioten epaiketara agertu ez zelako.
2012ko otsailean atxilotu zuten Angelun.