Gazte Iraultzaileen topaketak antolatuz, kapitalismoaren eta kolonialismoaren aurkako borrokan jarduten duten Frantziako Estatuko bederatzi gazte talderekin bilduko da Segi, datorren astean. Sistema kapitalistan gazteek duten tokiaz ala proiektu iraultzaileaz, hamaika gairen inguruan izango dituzte trukaketak. Barne gogoeta horiez gain, hainbat ekitaldi irekiko dizkiete herritarrei. Hala nola asteazkenean Bolognako hitzarmenari buruzko hitzaldia egingo dute Baionan, eta ostegunean erakunde bakoitzarekin topatzeko aukera eskainiko dute Uztaritzen (Lapurdi).
Larunbatean Azkainen (Lapurdi) antolatu Altxamendu Egunaren kari, bazkari, hitz hartze eta kontzertuak izango dira, Estatu zapaltzaileen aurrean altxa gaitezen lelopean.
Frantziako Estatuko gazte iraultzaileekin bilduko da Segi datorren astean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu