'Anza auzia'

Frantziako Fiskaltzak uste du minbiziak jota hil zela Anza

Auzia artxibatzeko eskatu du fiskalak, nahiz eta ez duten ebatzi zer gertatu zen Anzarekin desagertua izan zen egunetan. ETAko kidea 2009an desagertu zen, eta 2010eko martxoan jakin zen ofizialki hila zela eta gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela.

2013ko otsailaren 6a
17:18
Entzun

Frantziako Fiskaltzak Jon Anza ETAko kidearen heriotzari buruzko auzia artxibatzeko eskatu du, argudiatuta minbiziak jota zendu zela. Tolosako fiskalak ebatzi du minbiziak enbolia bat eragin ziola biriketan.

Vocento taldeko egunkariek eman dute fiskalaren ondorioen berri. Ikerketaren arabera, Anza 2009ko apirilaren 18an joan zen trenez Baionatik Tolosara (Okzitania), eta, bertan hartu zuen ostatu gau hartan. Baztertu egin dute Anza bidean bahitu zutenik. Edonola ere, ikerketek ez dute balio izan argitzeko non zen Anza apirilaren 19tik 29ra bitartean; egun horretan, konortea galduta topatu zuten kalean.

Iazko urriaren 17an jakinarazi zuen Myriam Viargues instrukzio epaileak Frantziako Zigor Kodearen 175. artikulua aplikatuko duela eta, beraz, amaitutzat emango duela Anza desagertutako ustezko ETAko kidearen heriotzaren gaineko ikerketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.