Alfonso Sanchez AVTko presidentea “lasai” irten da Justizia ministroaren kabineteko zuzendariordea Helene Davorekin izandako bileratik. Hark adierazi omen dio euskal presoen gerturatzea ez dela orokorra edo “masiboa” izango, eskaerak banan-bana aztertu eta “ohiko legediaren” arabera onartu ala ez erabakiko dutela, eta ez dituztela presoak aske utziko zigorrak bete gabe. Frantziako Gobernuko ordezkariak AVTri esan dio “20 bat presok” eskatu dutela hurbiltzea.
Elkarte horretako bozeramailearekin bilduz, Justizia Ministerioak amaitu du euskal presoak Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara —Mont-de-Marsan eta Lannemezan (Okzitania)— lekualdatzeko adierazitako asmoen berri emateko ETAren indarkeriaren biktimen hiru elkarterekin eginiko bilera sorta. Urtarrilaren 23an Parisen izan zen Coviteko Consuelo Ordoñez eta eta bi egun geroago FVTko Mari Mar Blanco. Hiru elkarteak “konbentzituta” irten dira bileratik eta azpimarratu dute Justizia ministroaren zuzendariordearen azalpenak “argiak” izan direla.