euskal herria

Frantziako Gobernuak larrialdi egoera beste bi hilabetez luzatu nahi du

Vallsek iragarri du Barnard Cazeneuve Barne ministroak ministro kontseiluan aurkeztuko duela gaur ekimena.

Manuel Valls, Frantziako lehen ministroa. ETIENNE LAURENT, EFE
2016ko apirilaren 20a
12:06
Entzun

Frantziako Gobernuak uztailera arte luzatu nahi du Pariseko atentatuen ostean ezarritako larrialdi egoera. Manuel Valls lehen ministroak gaur France Info irratian jakinarazi duenez, beste bi hilabetez luzatu nahi dute (maiatzaren 26an amaitzekoa da berez), eta modu horretan Europako Futbol Txapelketa eta Frantziako Tourra egoera horretan jokatu. "Larrialdi egoera ezin da betiko izan, baina ekitaldi handietan segurtasuna erabat bermatu behar dugu", adierazi du Vallsek. Eurokopa ekainaren 10etik uztailaren 10era jokatuko da, eta Tourra, uztailaren 2tik 24ra.

Bernard Cazeneuve Barne ministroak gaur aurkeztuko du neurria ministro kontseiluan, eta hortik Estatu Kontseilura bideratuko dute, handik Parlamentura eramateko. Azaroan ezarri zuen Frantziako Gobernuak lehen aldiz larrialdi egoera, eta harrezkero luzatu egin du bi aldiz maiatzaren 26ra arte. Hainbat erakundek luzapen horiek kritikatu dituzte, tartean, Europako Kontseiluak. Erakunde horrek dio larrialdi egoerak dakartzan neurrien eragina "mugatua" dela terrorismoaren kontrako borrokan, eta bitartean oinarrizko eskubideak "gogor" murriztu dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.