politika

Frantziako hegoaldean ustez ETArenak diren beste bi zulo aurkitu dituzte

Horietako gordeleku batean 190 kilo lehergai atzeman dituztela jakinarazi dute poliziek.

2009ko abuztuaren 25a
19:05
Entzun
Pasa den astezkenean Aitzol Etxaburu, Alberto Matxain eta Andoni Sarasola atxilotu zituztenetikETArenak izan daitezkeen hamabi zulo atzeman dituztela jakinarazi du Frantziako Poliziak. Horietako bi gordeleku gaur aurkitu dituzte Frantziako hegoaldean.

Herault departamenduan topatu dute zuloetako bat eta bertan, 190 kilo lehergai, 24 detonagailu, bi pistola, metrailadora bat, dokumentazioa eta autoen matrikulak egiteko zortzi plaka atzeman dituzte poliziek. Beste zuloa 81. departamenduan, Tarnen zegoen eta segurtasunen indarren arabera, erropa eta brikolajerako materiala aurkitu dituzte.

Pariseko fiskalak atxiloketak eta zuloen aurkikuntzak ikerketa ezberdinen emaitzak direla adierazi du

Jean-Claude Marin Parisko fiskalak jakinarazi duenez, azken egunetako atxiloketak eta zuloen aurkikuntzak Frantziako Poliziak abiatutako hiru ikerketa ezberdinen ondorio dira. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak atxiloketekin lortutako informazioarekin lotu zituen gordelekuak.

Ikerketa baten bitartez Matxain, Sarasola eta Etxaburu atxilotu zituzten, bigarren baten ondorioz, Ferrieresko zuloa topatu zuten eta hirugarren ikerketa baten emaitza izan da gainerako 11 zuloen aurkikuntza.

Marinen ustez, argitu beharrekoa atxilotuek hiru zuloekin harremanik izan ote duten da. Polizia zientifikoa lan horretan dabilela azaldu du. Dena den, fiskalak ez du baztertu zulo horiek ETAren beste talde batek erabiliak izan direnik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.